Nor gara

Frontera Parking-a gara

Ahalik eta erosotasun, segurtasun eta garbitasun handiena eskaintzen dugu gure aparkalekuetan. Aukeratu kokapen hoberenen artean Donostiako erdigunean aparkatzeko. Bisitatu Kontxako hondartza ospetsua, egin erosketak erdialdean edo gozatu pintxo batzuk jaten alde zaharrean zure ibilgailua eskurik hoberenetan utzi duzula jakinik.

Urte asko zurekin elkarlanean

50 urte baino gehiago sektorean tratu eta erosotasun hoberena eskaintzen azken teknologiaz hornitutako gure instalazioen bitartez

Gure Historia

1970. urtean hasi ginen IRUNGO COLON aparkalekuarekin. Ordutik hazten joan gara.

  • 1988

    1988an Donostiako lehen Parking Modernoa sortu zen. EASO plazako aparkalekua, Amara Zaharra auzoko TOPO geltokiaren ondoan.

    easo-2

    Image 1 of 2

  • 1992

     

    1992an BUEN PASTORREN aparkalekua zabaldu zen katedralaren azpian, hiriaren erdigunean. Europan aitzindaria den ingeniaritza lan bat egiten.

    buenpas-1

    Image 1 of 2

  • 1993

     

    Buen pastorren Aparkalekua zabaldu eta hurrengo urtean, 1993an, AMARAko aparkaleku berria sortu zen Pio XII.aren plazan. Aparkaleku horrek tarifa murriztuak eta autobus txartelak zituen doan hiriaren erdigunera joateko 2017ra arte.

    pio-2

    Image 1 of 2

  • ...-2019

     

    ALDERDI-EDEReko eta Donostiako BOULEVARDeko lorategiak eraiki eta berrurbanizatu zirenean, 600 egoiliar plaza baino gehiago eta 400 aparkaleku publiko ireki ziren. Espainian 2019ra arte kudeatutako txandakatze handieneko aparkalekuetako bat.

    vista-general

    Image 1 of 4

  • 2007

    Hiriko beste puntu neuralgiko bat 2007an berreraiki zen. SAN MARTIN azoka eta aparkalekua. Hiriko erdigunetik hurbilena eta KONTXA hondartzatik bi pausotara.

  • Gaur egun

    Gaur egun, gure eskaintza hobetzen jarraitzen dugu, zugandik gero eta hurbilago egoteko. Urteetan zehar, gure instalazioak egokitzen joan gara, aurrerapen gaurkotuenak eta esklusiboenak barneratuz, gure hirian egingo duzun egonaldia benetako gozamena izan dadin.